« Itzuli albistegira

Tantanez tantan, Eibarren euskeraz bizi!

2014-05-28  ¦  euskalgintza

Larunbatian, maiatzaren 31n, Tantanez Tantan, Eibarren Euskaraz Bizi ekimenak beteko dittu barriro Eibarko kaliak. Euskeriaren alde, GANTXILLA urez beteko da Urkuzuko itturrixan eta eskuz esku, giza katian, Untzagaraiņo eruango dogu.

Oin dala sei urte hasi giņan Tantanez Tantan euskeriaren aldeko ekitaldixa antolatzen, Eibarko euskalgintzak bultzatuta. Gantxilla Urkuzuko itturrixan urez bete eta Untzagaraiņo eskuz esku eruaten dogu, giza katian, Eibarren euskaraz blai egon nahi dogulako.

Bi urtetik behin egitten dan ekitaldixa da eta aurten maiatzaren 31n, larunbatian, ospatuko da, hain zuzen be, eguardiko 13:00tan hasitta.

Aurten, Gurasoak Berbetan-eko kidiak beteko dabe gantxilla Urkuzuko itturrixan. Ibilbidian amaieran, Untzagan, ekitaldixan inguruko bertso batzuk kantauko dira eta aurten 90 urte betetzen dittuan Eibarko Klub Deportiboko ordeazkarixak euskeriaren aldeko manifestua irakurriko dabe.

Beraz, badakizue. Maiatzaren 31n urten gaittian danok kalera, tantanez tantan euskeriari bultzadia emon eta Eibar euskalduntzeko dakagun gogo bizixa erakusteko!